XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ENGRAZI.- Ba, ichtilen gatik!.

EGlAPHAL.- Ez eni holakorik erran, Engrazi....

- Lehen ere baziren ichtilak gure phentze handiaren sahetsean....

Orduan pasatzen zinen ba handik....

- Errazu, Engrazi... Jakiterat jina naiz... Zerbaitetan huts egin dautzuta?.

- Badakizu zonbat zaitudan maite!....

- Errazu garbiki zer duzun hola hoztua izaiteko nerekin!.

ENGRAZI (Ezin atrebituz).-... Ba...... badut zerbait... Ez baitakit konprenituko nauzun.

EGIAPHAL.- Zer duzu?... Errazu garbiki dena den.

ENGRAZI.- Zure kontra phitsik ez dut... Bainan, badakizu, gogoeta batzu egiten dira....

- Haurrak ere hor, eta phazkoak ere heldu... Senharra ere aurthen elizarat hurbiltzen phazkoen egiteko....

EGIAPHAL.- Eta gero, zer?....

ENGRAZI.- Ori... nik ere behar dutala hobetu... seriostu.

EGIAPHAL.-... Bon... (Minberaki) Hori nuen beraz merechi zure ganik....

- (Bortizki) Badakizu zer hitz ibili ditugun... Badakizu nola elgarrekin ezkontzeko hitz-hartuak, zure aitak ez zuela nahi eta, zure hitza ez zinuen atchiki....

- Geroztik, gure amodiak segitu du....

- Libro izanen garelarik, elgarretaratuko ginela, hoinbertzetan juramentu egin dugu elgarri.

- (Erdi nigarrez)... Ho, Engrazi, ez dautazu holakorik eginen....

- Ez... Hitzemana dugu, ez nauzula abandonatuko.

ENGRAZI.- (Erdi nigarrez)... Zoazi hemendik... Othoi, zoazi!.

EGIAPHAL.- Hitz-eman dautazu....

- Bertzenaz, ez zaitela estona ikasten baduzu, hemendik jali-eta, Egiaphalek bere burua urerat aurthiki duela....

- Badakizu zonbat maite zitudan, Engrazi!.

ENGRAZI.- Ez... Zaude zure tokian...

- Ez nezazula hunki...

- Ha, zakurra!... Zakurra saingaz... Norbait bada (Behatzen du leihotik)....

- Haaa... Senharra... Senharra heldu....

- Zoazi, zoazi hemendik... Ez kanpoko athetik... Ikusiko zaitu... Chahu gira... Hemendik....

- Sar zaite haurren ganbararat... Emeki... Leihoa idek azu, emeki... Zoazi leihotik, haurrak atzarri gabe....

(Engrazi bera gelditzen da sukaldean eta entseatzen da berriz bere buruaz jabetzerat).

ETCHAHUN (Sartzen da kopeta ilhun, elheak labur).-... Jainkoak gab'on!.

ENGRAZI. Bai zuri ere!... Jes!... Zoin laster egin duzun itzulia!....

ETCHAHUN.- Bertz`aldiz lasterrago eginen dut... Batere ez baitut gehiago eginen....

ENGRAZI.- Zer erran nahi duzu?... Zer gertatu zaitzu?.